| patata platera | |
| Materialak | Patata-purea aza berdea gurina esnea |
|---|---|
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Irlandako Errepublika |
Colcannon (Irlandako cál ceannann, buru-zuriko aza esan nahi duena) Irlandako eta Eskoziako mendebaldeko sukaldaritzako plater tradizional bat da, patata-purearekin, azarekin (edo aza berdearekin), gurinarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin egina. Beste osagai batzuk ere izan ditzake, hala nola esnea, krema, tipulak edo baratxuria. Jende xumearen plater soil gisa hartu izan da betidanik.
Tradizioa#edit
Halloweeneko tradizio irlandar zahar batek aipatzen du colcannon delakoa sari txikiekin (txanponak) erabili behar dela. Irlandako jai tipikoetan (San Patrizio Egunean, adibidez) oso plater ospetsua da.
Aldaerak#edit
Bubble and squeak plater ingelesaren oso antzekoa da. Hungariako haluski sukaldaritzaren plateraren antzekoa da, baina patata-purearen ekarpenarekin.
Kanpo estekak#edit
- Datuak: Q1107669
- Multimedia: Colcannon / Q1107669
This article is mirrored from “Colcannon” on Euskara Wikipedia, revision 10686419, written by Wikipedia's contributors and licensed CC BY-SA 4.0. Editing it here creates a Quire copy with its own history.
Synced with Wikipedia revision 10686419 · just now