Quire
Euskarazko Wikipedia (webgunea)
Irudi gehiago
Jatorria
Sorrera-urtea2001
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Idazketa-sistemalatindar alfabetoa
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaCreative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatugabea eta GNU Free Documentation License
Kokapena
JabeaWikimedia Fundazioa
eu.wikipedia.org

Euskarazko Wikipedia edo Euskal Wikipedia Wikipediaren euskarazko edizioa da, 2001eko abenduaren 6an argitara atera zena. Oraintxe, 499.362 artikulu ditu.

Historia#edit

2001 - 2003: Sorrera#edit

Azala 2003ko azaroaren 7an jarri zen abian, nahiz eta lehen ekarpena 2001eko abenduaren 6koa izan.[1] 2007ko martxoaren 15ean, 17.000 artikuluen muga gainditu zuen: munduko proiektu guztien artean 42. zen, artikulu kopuruari begiratuz gero.

2007#edit

2007an, Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzaileetako batek, Euskal Wikipedia hizkuntza txikien wikipediak izateko zentzuaren adibide arrakastatsu gisa ipini zuen:[2][3]

2008#edit

2008ko urtarrilaren 25ean, Sareko Argia saria jaso zuen Euskal Wikipediak, Argia aldizkariak emanik. 2008ko apirilaren 6an, 25.000 artikuluen marka gainditu zuen; 2009ko otsailaren 19an, 35.000 artikuluena, 2009ko uztailaren 15ean, 40.000 artikuluena eta 2009ko urriaren 13an 45.000 artikuluena. 2009ko abenduaren 30an, 50.000. artikulua agertu zen. 2010eko apirilaren 12an, 55.000 artikuluen muga igaro zuen.

2009#edit

2009ko udazkenean, Euskal Wikipedian galdeketa bat egin zen: hona hemen haren emaitzak.

2010#edit

2011#edit

70.000. artikulua#edit

2011ko apirilaren 18an 70.000 artikuluen muga iragan zuen. Egun horretan bertan, Euskal Wikipediak artikulu kopuruari dagokionez, Galizierazko Wikipedia gainditu eta Iberiar penintsulako laugarren wikipedia bilakatu zen (gaztelaniazko, portugesezko eta katalanezko wikipedien ondoren) eta Espainian mintzatutako hizkuntzetako hirugarren wikipedia. Frantziako hizkuntzetako wikipedien artean, aldiz, Euskarazko Wikipedia hirugarren da, frantsesezko eta katalanezko wikipedien atzetik, eta bretainierazko, okzitanierazko edota korsikerazko wikipedien aurretik.

Oraintxe, Euskal Wikipediak 499.362 artikulu ditu.

100.000. artikuluaren ekimena#edit

2011ko martxoan epe ertaineko eta helburu bikoitzeko ekimen bat hasteko proposamena eztabaidatu, bozkatu eta onartu zen: Frantzia guztiko udalerrien artikuluak bot baten bidez sortzea (jada Espainiakoak eskuz eginak zeudenez), eta horrekin batera 100.000 artikuluetara iristea.

2011ko maiatzaren 22ko gaueko 0:42ak aldera, Euskal Wikipedia 100.000. artikulu historikora iritsi zen[5], aurretik lankide guztien artean gaia eztabaidatu eta adostu ondoren, 100.000. artikulua euskararen debekua izan zen: artikulu hori Euskal Wikipediako lankide guztien artean auzolanean sortu eta landu zen.

Durangoko Azoka#edit

Durangoko Azokaren barnean Euskal Wikipediaren 10. urteurrena ospatu asmoz, abenduaren 6an Euskal Wikipediako edizio-maratoia egin zen[6]. Bertan proiektu horri buruzko hitzaldia eskainitakoan, egunean zehar, partaideek eta bertaratutakoek Wikipedian zuzenean editatzen ikasi zuten, saioak iraun zuen bitartean tutoreen laguntza jasota.[7]

Lur hiztegien edukiarekin Wikipedia aberastea#edit

Wikiproiektu:Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia

2010ean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabaki zuen Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiarekin Euskal Wikipedia aberastea, Jaurlaritzarenak baitira hiztegi horien jabetza eskubideak.[8] Lehiaketa publikora atera zuen lan hori 2011. urtean, eta uztailean argitaratu zen Elhuyar Fundazioak irabazi zuela eduki horrekin Euskal Wikipediako 11.000 artikulu sortu edo osatzeko kontratua. Jaurlaritzaren helburua hauxe zen:

Halaxe, zenbait wikilarirekin batera, Elhuyar Fundazioak egindako lanari esker, 11.015 sarrera landu ziren, helburua baino 15 sarrera gehiago. Sarrera horietatik, % 80 (8.785 sarrera) berriak ziren, hau da, lehendik Euskal Wikipedian ez zeudenak, eta % 20 (2.230 sarrera) lehendik wikipedia honetan sarrera ziren (xehetasun gehiago, Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiaren orrian).

2012#edit

Wikipedia: 10 urte ezagutza osoaren batuera banatzen.
Wikipedia: 10 urte ezagutza osoaren batuera banatzen. Image: source and license

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren proiektua, Euskal Wikipedia aberastekoa#edit

Aurreko urtean bezala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskal Wikipediako edukia aberasteko proiektu bat abiatu zuen, eta Elhuyar Fundazioak bideratu zuen lana. Orduko hartan, ordea, 2011. urtean baino askoz murritzagoa zen diru kopurua, eta proiektuaren helburua 1.000 artikulu edukiz hornitzea zen. Irailean, lehenengo urrats gisa, 278 artikulutan txertatu zen edukiren bat; eta abenduaren 15ean bukatu zuten gainerakoak osatzen, guztira 1.001 artikulu edukiz aberastuta (Sailburuordetzak kontratuz eskatu zuena baino bat gehiago). Proiektu haren barruan landutako artikuluak kategoria honetan sartuta daude.

2014#edit

Urte horretako hasieran, hots, urtarrilaren 1ean, Euskal Wikipediak 165.016 artikulu zituen eta mundu osoko wikipedien sailkapenean 35. postuan zegoen. Irailaren 19an, 200.000. artikulura iritsi zen.

2015#edit

Urtarrilaren 1ean, 205.179 artikulu zituen.

2016#edit

EUWPko bisitak guztira Europan estatuka (2021eko urria)
EUWPko bisitak guztira Europan estatuka (2021eko urria) Image: source and license

Urtarrilaren 1ean, 219.000 artikulu zituen. 2016ko ekainaren 23an 250.000. artikuluaren langa gainditu zuen.

2018#edit

2018ko uztailaren 18an 300.000. artikulura iritsi zen, euskararen jatorria artikuluarekin.[9]

2019#edit

2020ko urtarrilaren 13an 350.000. artikulura iritsi zen.

2022#edit

2022ko urriaren 18an Justizia klimatiko artikuluarekin 400.000 kopurura iritsi zen.[10]

2024#edit

2024ko abenduaren 29an Ferring artikuluak 450.000 artikuluen langa gainditu zuen.

2025#edit

2025eko abuztuaren 16an San Paio (Vigo) artikulua 470.000. artikulua bilakatu zen.

Txokoa#edit

Euskal Wikipediako Txokoa wikipedia honi buruzko gai orokorrak lantzeko tokia da (Euskal Wikipediako gai orokorrez ez, baizik eta artikulu jakin batez hitz egiteko, artikulu horren eztabaida orria erabili behar da).

Txokoak lau atal ditu:

  • Albisteak: Wikipediari buruzko albisteen berri emateko.
  • Politikak: Euskal Wikipediako politikari buruz eztabaidatzeko.
  • Eskariak: eskariak eta proposamenak egiteko.
  • Laguntza: laguntza eskatzeko eta arazo teknikoak azaltzeko.

Wikiproiektuak#edit

Euskal Wikipediaren barruan gai jakin batzuk lantzeko, wikiproiektuak ditugu.

Atariak#edit

Estatistikak#edit

Euskal Wikipedia beste hizkuntza batzuetan idatzitako Wikipediekin erkatu nahi izanez gero, (Ingelesez) WikiMedian begira daiteke.

Eskuz artikulu gehien idatzitako egunak#edit

Logoak#edit

Goialdean ageri den logo nagusiaz gain, Euskarazko Wikipediak hainbat logo erabili ditu Euskal Astea edo bestelako gertaerak ospatzeko:

Erreferentziak#edit

Ikus, gainera#edit

Kanpo estekak#edit

  • Datuak: Q207260
  • Multimedia: Basque Wikipedia / Q207260

This article is mirrored from “Euskarazko Wikipedia (webgunea)” on Euskara Wikipedia, revision 11859197, written by Wikipedia's contributors and licensed CC BY-SA 4.0. Editing it here creates a Quire copy with its own history.

Synced with Wikipedia revision 11859197 · just now